XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta % 48,1 da Durangalde / Busturialde / Markinaldean.

Hogei urtetik beherako gutxien plazaraturiko zonetan, Araba / Bilbo Handi inguru hori da bat (% 20) eta Nafarroa bestea (%18,8).

b) Adinaren arabera nola gertatu da plazaratzea? (Ik. 2.7.).

Bi talde bereizten dira hemen: 25 urtez azpikoak eta 50 urtez goikoak, batean.

Eta bestean, 25-49 urte bitartekoak.

50 urtetik gorakoak 20 urtetarako bertsotan hasita zeuden asko (% 46,9).

Gainerako gehienak 30 urtetarako plazaratuak ziren.

Gazteenek, 25 urtetik beherakoek alegia, bat ez beste denek, 20 urte betetzerako plaza egina zuten (% 95,2).

Hauetako asko 15 urtetarako jadanik bazebilen.

Pentsatzekoa da eskolarteko txapelketetan eta bertso-eskoletan ibiliak direla.

Zaharrago plazaratu dira 25-49 urte bitartekoak, dexente beranduago: 20 urte aurretik % 29 bakarrik atera da jendaurrera edade horretako bertsolarietan.

Plazaratzeko adina luzatu egiten da.

25-34 urtekoentzat ez asko: izan ere, hauetako gehienak 21-25 urterekin jalgi dira plazara.

35-49 urteetakoak, aldiz, are beranduago.

Zein da, orduan, plazaratzeko adin arrunta? Ez dakigu.

Ez dakigu 50 urtetik gorakoen goiztiartasuna normala denentz.

Badakigu, bai, 25 urtez azpikoen plazaratze-adina esplikagarri dela, aipatu ditugun faktore horien eragin bezala.

Ez dakigu azken batean 25-49 urteetakoak beranduegi dabiltzan ala 50etik gorakoak goizegi.

Hor da gakoa: zein da plazaratze-adina: 16-20 urte-bitartea ala 21-25 urte-bitartea?.

Lehen hipotesian, 25-49 urteetakoak berandu dabilzke, eta atzerapen hori esplikatu beharra legoke, agian traba sozio-politikoengatik.

Bigarren hipotesian, nola esplika orduan 50etik gorakoak goizago hastea?.

Dena den, 35-49 urteetako asko urtetan sarturik bertsoetan hasteak badu esplikazio bat nahikoa ona: bertsolaritzak 1980 ondoren izan duen susperraldi eta loraldiak ekarri dituen aukera berriei esker animatu direla (herri arteko txapelketak, bertso-eskolak, etc).